XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neolitos garaiko artea

Haitzuloetako edo kanpoko aztarnategietan Neolitos garaiko mailatzat ziur eman litezkeen apurretan, ezerk ez digu uzten Mesolitos garaiko tradizio abstraktuak nola irauten duen edo eteten den ezagutzen.

Egia da, baita ere, informazio hori eman lezaketen nibelak oso gutxi direla.

Monumentu megalitikorik zaharrenak garai horretan eraiki zirela frogatzeko oinarri sendorik ere ezin izan dugu aurkitu.

Eneolitos garaiko artea

K. a.-ko 2800 urtearen inguruko garaietan antzinako hileta erritualen ordez ehorzketa kolektiboak erabiltzen hasten dira, bai haitzuloetan bai trikuharrietan.

Data hori aski ziurtzat har liteke Ebro bailarako hilobi megalitikoen hasiera bezala emateko, bai El Sotillokoarentzat bai San Martingoarentzat (XII, 2. irudia).

Oraingoz badirudi sarbidedun trikuharria dela Euskal Herriko arkitektura egonkorrik aintzinakoena.

Kamara batez (aipatu ditugun kasuetan ia borobila dena), eta korridore batez osatzen den hilobi bat da.

Hain zaharrak ez diren beste hilobi batzuetan ere antzeko osakera ageri da, eta harlosa handiz daude estalita, Chabola de la Hechiceran gertatzen den bezala (XII, 3. irudia).

Mendi aldeko hilobi normalena, Santimamiñeko taldearena bereziki, konplexutasun gutxiagokoa izaten da, oinplanta kuadrangular edo poligonaleko kamara bat besterik ez bait da izaten, sarbiderik gabea jeneralean (XII, 4. irudia).

Hilobia harripila borobil batek inguratu ohi du, eta estali ere bai osorik edo puska bat behintzat, eta batzutan kromlech edo harrespila moduko harri zerrenda batek inguratu ohi du.

Ebro bailarako hilobirik konplexuenetako batean bakarrik aurkitu izan da pieza bat, J. M. Barandiaranek idolo bezala izendatu zuen emakume buru eta busto bat (XII, 5. irudia).

(XII. 3 irudia) Bilar.

Trikuharria (J. Altunaren Argazkia).

Ezkerrean.

(XII. 4 irudia) Ausokoi.

(J. Altunaren Argazkia).

Goian.